domingo, 26 de septiembre de 2010

paisaia ideia gisa


  
JOSEPH BEUYS

Gerra garaian Beuys-ek helikoptero istripu bat izan zuen, bere gorputzaren alde handi bat erre zitzaiolarik. Nekazari tartaro batzuen lurretan jauzi zen eta horiek berataz arduratu ziren. Beuys-ek berak zioenez argizariz eta animalien azalez inguratu zuten. Zainketa hauei esker bizirik jarraitu zuela dio. Esperientzia honek eragin itzela izan zuen bere obran, material honeek obra askotan agerturik.
Argizarizko eskulturak . Hamburger Bahnhof Berlín


Hemen argi islatzen den bezala, artean bizipenek eragin zuzena dute. Baita arteak euren artean erlazioa ere. Beuysentzat “gizaki oro da artista”, eta ekintza bakoitza artelana. Hau onartuz gero, arkitekturan inspirazioa bizitzako esparru ezberdin eta anitzetatik lortu dezakegu.
Honez gain, Joseph-en  land art  lanek  denboraren joanaren eta paisaiaren aldaketaren ideak islatzen dituzte (7000 haritz ).
http://www.youtube.com/watch?v=R48uDEQrqMI&NR=1
Arte mugimendu honetan natura da klabea. Arkitekturan ere, inguruak garrantzia izugarria du. Kokapenaren ezaugarri, arazoek arkitektura hori definitzen laguntzen dute.

Hortaz, bi ikuspuntu horiek kontuan hartuta, arkitektura-artelana ahal den naturarekin lotuena, eta bizi esperientziek inspiratutakoa bultzatzea egokia dirudi.

No hay comentarios:

Publicar un comentario